Buscador

Secretaría de Estado de Comercio Exterior

  1. Hemen zaude:
  2. MERKATARITZA
  3. Lege oharra

Lege oharra

comercio.mineco.es Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa Merkataritzako Estatuko Idazkaritzaren Interneteko domeinua da. Castellana pasealekua, 162. 28046 - Madril. Espainia.

Internet gune honen bidez, Merkataritzako Estatuko Idazkaritzak, oro har, herritarrek merkataritzako ekimenei eta politikei buruzko informazioa eskuratzea nahi du. Gure xedea informazio hori eguneratua eta zehatza izan dadila bermatzea da. Informazio hori aurretik jakinarazi gabe aldatu ahal izango da, Internet guneko edukiak zein horien diseinua eguneratzeko, zuzentzeko, aldatzeko, eransteko edota ezabatzeko.

Akatsek eragiten dituzten arazoak ahalik eta gehien murriztu nahi ditugu. Dena den, gerta daiteke gure web orrietako datu edota informazio batzuk akatsak dituzten artxiboetan edota formatuetan sortuak edota egituratuak izatea. Hori dela medio, Interneteko orri honetan dauden testuen, araudiaren eta edozer informazioren xedea informatzea baino ez da, eta horregatik datuen indarraldia eta zehaztasuna dagokion administrazio-iturri ofizialetan egiaztatzea gomendatzen dizugu.

Internet gune honetako Erregistro telematikoaren bidezko aurkezpen telematikoaren zerbitzuak indarrean dagoen araudia betetzen du eta, ondorioz, horrela aurkeztutako dokumentuek Erregimen Juridikoari eta Administrazio Prozedura Komunari buruzko 30/1992 Legeak adierazitako beste edozer modutara aurkeztutako dokumentuek adinako balio juridikoa izango dute.

Erantzukizunaren salbuespen-klausularen helburua ez da Merkataritzako Estatuko Idazkaritzaren erantzukizuna aplikagarriak diren araudien aurka mugatzea, ezta araudi horien arabera bazter ezin daitekeen erantzukizuna baztertzea ere.

Gobierno de España . Ministerio de Economía y Competitividad

P. de la Castellana 162, P.K. 28046 Madrid Espainia.

Telefonoa 902 218 600 | 91 495 95 54